Egun osoz egongo da zabalik bihar kanposantua

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urr. 31a, 10:45

Herriko lora dendentan jaso dituzte eskari gehienak zentroak egitekoak izan dira. Bihar goizean ere zabalik egongo dira denda horiek, herritarrek enkarguak jaso ditzaten.

Herriko lora dendek enkargu asko jaso dituzte, aurten ere, biharko, Domu Santu egunerako. "Erramuak eta landareak ere enkargatu dizkigute, baina batez ere zentroak, Oñatiko hilerria handia da-eta", dio Bellotza lora dendako Aitor Ugartek. "Askok etxetik ekartzen dizkigute loreontziak eta hantxe prestatzen dizkiegu zentroak", baieztatu du Kimuko Iban Gonzalezek. Denda biak zabalik egongo dira bihar, egubakoitza, herritarrek enkarguak jaso ditzaten.
Oñatiko hilerria egun osoz egongo da zabalik bihar, egunero egon ohi den moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak