Arantzazura joateko autobusak neguko ordutegia du

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko azaroaren 1a

Oñati-Arrikrutz-Arantzazu autobus zerbitzuak neguko ordutegia izango du gaurtik, egubakoitza, aurrera. 07:30ean hasiko da zerbitzua Oñatin eta eguerdian bi orduko etenaldia izango du, Arantzazutik abiatuko den azken autobusa 14:00etan izanik. Arratsaldeko zerbitzua 16:30ean hasiko da Oñatin eta azken autobusa 18:00etan jaitsiko da Arantzazutik. Arrikrutzera joateko, 10:30eko autobusa hartu beharko da Oñatin eta 13:15ean Arantzazun. 2014ko martxoaren 30era arte iraungo du ordutegi honek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak