Besteak beste, Iron Maiden taldearen kantu ezagunek egin zituzten atzo, telonero lanak eta 10.40ak jo orduko igo ziren Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel (gitarra eta ahotsa), Xabi Bastida, (gitarra-jolea), Galder Arrillaga (bateria-jolea) eta Igor Diez (baxu-jolea) taularen gainera. Lehenengo akordetatik nabari zen publikoa eta taldearen arteko konplizitatea.
Kantu berriak zaharrekin tartekatutako errepertorioa
Bizirik gaude bildumako kantu berriekin batera, taldearen ibilbide zabaleko lanetako kantuak aukeratuz osatu zuten kantu zerrenda. Hortxe ziren, bada, bilduma berriko Txakurrak solte, Nazkatu naiz edo Zure baitan, besteak beste; baina baita, taldearen hastapenetako Begira, David eta Goliath, Mari, Jo Ta Ke, Nazka eta Itxaropena, beste batzuen artean.
Asteleheneko Goiena Paperean taldekideekin elkarrizketa
Asteleheneko Goiena Paperean izango duzue irakurgai, kontzertuaren kronika zabala eta baita Xabi Bastida taldekideak kaleratu berri duten Bizirik gaude diskoaren eta taldearen ibilbidearen gainean emandako azalpenak ere.