Elkarrizketa eskaini dio esklusiban GOIENAri Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak eta oraingo asteleheneko paperekoan argitaratuko dugu. Izan ere, Egiguren Oñatin izan da oraingo astean, Lope Agirreren gaineko hamabostaldian, eta hitzaldia eskaini du. Egigurenek dio, besteak beste, Lope Agirre Aramaion jaio zela eta ez Araotzen, orain arte esan izan den bezala. "Euskaldun unibertsalenaren" gaineko beste ikuspegi bat, orain arteko ezberdina, ematen du Egigurenek. Bestalde, gaurkotasun politikoko kontuei ere heldu dio eta GOIENAren galderei erantzun die. Egoera politikoaz, bake prozesuaz edota alderdien arteko itunez… dihardu euskal sozialisten presidenteak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.