Ostegun Kontalariak ekimena hasiko da berriz, eguenean

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urr. 29a, 11:26

Hileko azken eguenetan izango dira saioak. Lehen ipuin kontaketa 6 eta 10 urte arteko umeendako izango da baina ikasturte honetan ere  3 eta 5 urte arteko umeendako saioak ere prestatuko dituzte eta txandaka eskainiko dituzte zuzeneko ipuin kontaketak.

Ostegun Kontalariak izeneko ekimenak hasiko da berriz, Udal Liburutegiak antolatuta. Umeendako zuzeneko ipuin kontaketa saioak egitea da ekimen horren helburua, umeak liburutegira eta liburuetara erakarriz. Hileko azken eguenetan izango dira saioak.

Amaia Nekane

Eguenean hasiko du ikasturtea Ostegun Kontalariak programak. Amaia Nekane izeneko ipuin kontalaria etorriko da liburutegira, 6 eta 10 urte bitarteko umeei ipuina kontatzera. Betiko ipuinak eta zoparen bat izena da ostegunerako aukeratu duen ipuinak. Haur liburutegian izango da ipuin kontaketa, urriaren 31n, osteguna, 18:00etan. Hara joateko, baina, gonbidapenak eskatu behar dira, ume kopuru zehatz batendako tokia dago-eta. Gonbidapenak haur liburutegian eskatu behar dira.

Ume txikiak

Aurreko ikasturtean bezala, 3 eta 5 urte arteko umeendako saioak ere prestatuko dituzte kurtso honetan. Txandakatuz joango da adin tartea horrela, hurrengo saioa txikiendako izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak