Dagoeneko martxan da Oñatin 2014ko udal aurrekontua lantzeko prozesua

Txomin Madina Milikua 2013ko urr. 23a, 19:46

Oñatiko Udal Gobernu taldeak asteon abiarazi du datorren urterako udal aurrekontua erabakitzeko herritarren parte hartzearekin aurrera eroango duen prozesua. Herritarrekin egingo dituzten bileretan, azken bi urte eta erdi hauei buruz Gobernu taldeak egiten duen balantzea aurkezteaz gain, ekarpenak jasotzeko fitxak ere banatuko zaizkie herritarrei. Dagoeneko egin dituzte aurreikusitako bost bileretatik bi. Gaur 19:00etan izango da hurrengoa, ETEOko eraikin zaharrean. Bihar eguena, 15:00etan, dendari eta ostalariekin bilduko dira; eta datorren astelehenean izango da azken batzarra Santa Ana aretoan, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak