Sortuk herri batzarra egingo du zapatu goizean Eteon

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urriaren 24a

Sortuk herri batzarra egingo du zapatu goizean, 09:00etan, Eteo eraikinean. Gai ordenan sartu dituzten puntuak dira: ikasturte berriko plangintzaren aurkezpena, Europako hauteskundeetarako estrategia eztabaidatzea eta erabakitzea, zaintza partekatuaren lege proposamenaren gaineko eztabaida eta erabakia eta Espainiako banderaren inguruko eztabaida. Batzarra irekia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak