Udal zergek eta tasek %1,74ko igoera izango dute 2014an

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urr. 26a, 12:50

Urriaren 31n, eguena, egingo den osoko bilkurarako 2014ko udal ordenantza fiskalen proposamenak gertu egon behar du. Aurretik, gainera, Ogasun batzordean aztertu beharko dute, eta, haren diktamenaz, Tokiko Gobernu Batzarrean ere bai. Bada, igoera 2014ko urtarriletik aplikatuko zaie udal zerga eta tasei.

Udal zergak eta tasak %1,74 igotzea proposatu du Udal Gobernuak. Horixe da 2014ko ordenantza fiskalak zehazteko eman duen irizpide nagusia. Dena dela, hileko osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko du udalbatzak, urriaren 31n egingo duten ohiko osoko bilkuran, hain zuzen ere. Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) araberako igoera da. Indize hori 2012ko abuztutik 2013ko abuztura izandakoa da.

Departamentu guztiak

Hasiera baten, udal tasa eta zerga guztiei aplikatuko diete igoera hori. Izaten dira, ordea, irizpide nagusi horretatik kanpo gelditzen diren tasak. Udalak bereziki babestu edo sustatu gura dituen jarduerei dagozkienak, esaterako, gutxiago garestitzen dira. Beste kasu batzuetan, berriz, gastuak eta sarrerak parekatu beharraren ondorioz edo tarifak berdintzeko beharrak horrela eraginda, igoera handiagoa izaten da. Irizpide orokorra, baina, KPIren igoera bera aplikatzea da.

Udal departamentuak zuzenean dagozkien tasen azterketa egiten ari dira orain, Udal Gobernuak erabaki duen irizpide nagusi hori nola aplikatu ikusten, alegia. Urriaren 31n, eguena, egingo den osoko bilkurarako 2014ko udal ordenantza fiskalen proposamenak gertu egon behar du. Aurretik, gainera, Ogasun batzordean aztertu beharko dute, eta, haren diktamenaz, Tokiko Gobernu Batzarrean ere bai. Bada, igoera 2014ko urtarriletik aplikatuko zaie udal zerga eta tasei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak