Zaintza izeneko ikastaro horretan halako jardunak biltzen dituen esparru ezberdinak jorratuko dira: etxeko garbiketa, sukaldaritza, zaintzen den pertsonaren higiene, elikadura, mobilizazioa eta jantzi eta erropen garbiketa, plantxa edo oinarrizko joskintza, besteak beste. 120 orduko ikastaroa izango da eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 15:30etik 19:00etara emango da. Kurtsoa, Zubillagan, Olaburu zentroan egingo da.
Izena emateko aukera zabalik dago. Ikastaroa, urriaren 22an, gaur, hasiko da eta egun horretara arte izena eman daiteke. Horretarako, Bidebarrieta kaleko 12an dagoen udal enplegu zerbitzuko bulegoetara jo daiteke edo bertara telefonoz deitu: 943 03 77 00 zenbakira. Ikastaroa abenduaren 18ra arte luzatuko da.