2014ko aurrekontuak lantzen hasiko dira gaur Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urr. 21a, 11:16

Orain arteko balantzea egin eta proposamen berriak jasotzea ere gura du Udalak.

Gaur, astelehena, ekingo dio Udal Gobernuak datorren urteko, 2014ko, aurrekontuen lanketari. Horrekin batera, azken bi urte hauetako balantzea ere aurkeztuko du eta datozen bi urteetako proposamen eta norabideen lanketa hil honen bukaeran hasiko duela ere jakinarazi du Udal Gobernu Taldeak. 

Lau ardatz

Udalak jakinarazi duenez, "2011ko programa erreferentzia gisa hartuta", lau ardatzetan banatu ditu arlo ezberdinak eta horiei buruz dituen helburuak aurkeztuko ditu herritarren aurrean.

Ardatzetako bat, pertsona lehenetsiko duen jendartea izango da. Eta hor sartzen diren arloak dira: ekonomia eta ogasuna, enplegua, etxebizitza, arreta soziala eta osasuna. Ama lurrarekin bat egingo duten jendartean sartzen diren arloak dira: lurralde antolaketa, mugikortasun jasangarria, hondakinak, eredu energetikoa, komertzioa eta kontsumoa eta turismoa Hirugarren ardatza da bere kultura sustatuko duena, eta hor sartzen dira: euskara, hezkuntza, kultura eta kirola. Azken ardatza, askatasuna ardatz izango duen jendartea izango da eta hor sartzen dira: berdintasuna, gaztedia, hirugarren adina, parte hartzea, aniztasuna eta migrazioa eta eskubide zibil eta politikoak.

Datozen bi urteetako norabideen lanketa urriaren 28tik azaroaren 18ra bitartean egingo dute eta 2014ko aurrekontuen lehenespena, azaroaren 23an.

2011-2013 balantzea

  • Urriak 21, 19:00etan, Zuazola Institutuan
  • Urriak 22, 10:00etan, Santa Ana aretoan
  • Urriak 23, 19:00etan, Eteo eraikinean
  • Urriak 24, 15:00etan, dendari eta ostalariendako
  • Urriak 28, 19:00etan, Santa Anan (gazteleraz)

2013-2015 norabidea

  • Urriaren 28tik azaroaren 18ra, lanketa lana

2014ko aurrekontuak

  • Azaroaren 23an, 2014ko aurrekontuak, lehenespena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak