Aloñak askoz gehiago merezi izan zuen Hernaniren kontra: 0-0

Mireia Bikuña 2013ko urr. 20a, 22:20

Oñatiarrek ez zuten azken metroetan asmatu eta bi baloi zutoinera bidali arren, ezin izan zuten Hernani menderatu. Tentsio handiko partiduan ez zen golik egon.

Lehen zatia nahiko eroa izan zen. Biek ala biek baloi luzeak erabili zituzten jokaldiak antolatzeko. Aloñako Zelaiak eta Urkiak baloi bana bidali zuten zutoinaren kontra.

Bigarren zatian Aloña hobeto kokatu zen zelaian. Lehen zatian taldea apurtu egiten zen zelai erdian. Bigarrenean hobeto lotu zituzten lerroak. Minutuek aurrera egin ahala, Hernani behera etorri zen fisikoki. Indar barik geratu zen, baina beti, arriskua mantendu guran. Aloñak lerroak aurreratu zituen, baina azken metroetan ez zituzten ideia garbiak izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak