"Emakumeek egin duten lan bikaina trikitixa munduan eta baita trikitixa indartzen egindako lanagatik", aurten emakume trikitilariak omenduko dituzte trikiti festan. Urriaren 26an da, Lizargarate Oñatiko Trikitizale elkarteak egingo duten V. Trikitixa Jaialdiaren barruan.
Hori kontuan izanda, emakumez osatutako zazpi talde ekarriko dituzte egun horretan Santa Ana aretora, tartean oñatiarrak ere bai. Jaialdira joateko txartelak salgai daude Urbia eta Arrano tabernetan, 10 eurotan. Egun horretan, gainera, afaria ere egongo da gaztelekuan, eta afariko txartelak ere taberna bi horietan eskuratu daitezke 20 euroren truke.