500 euro banatuko ditu Txandak hila bukatu bitarte

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urr. 17a, 18:51

Bost euroko 100 erosketa bale zozketatuko ditu edozein saltokitan egiten den hurrengo erosketan trukatzeko erosketa baleetan

Txanda elkarteak 500 euro zozkatuko ditu urrian bere bezeroen artean. Bost euroko 100 erosketa bale zozketatuko ditu edozein saltokitan egiten den hurrengo erosketan trukatzeko erosketa baleetan.Sari horiek erosketak Txanda txartelarekin egiten dituztenen artean banatuko dituzte, zoketarik gabe. Bezeroak saria edozein dendatan trukatu ahal izango du, balearen balio berbera edo handiagoa duen erosketa egiten duenean.

Saritua suertatzen den bezeroari, erosketaren bi tiket emango zaizkio. Horietako bat beste erosketa baten truke erabili ahal izango du, eta bestea dendariarendako izango da. Urriaren 31ra arte iraungo du kanpaina honek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak