Pertsonen erreskate simulakroa egingo dute zapatuan Gesaltzan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urr. 17a, 14:49

Euskal Herriko eta kanpoko sorosleek hartuko dute parte; 100 lagun inguru guztira. Eteo eraikinean jarriko dute kontrol gunea eta handik koordinatuko dute erreskatea, Gesaltzako kobazuloraino komunikazioa egongo da. AMETek egingo ditu azpiegutura lanak.

Erreskate baten simulakroa egingo dute asteburuan Gesaltzako kobazuloan. Euskal Espeologoen Elkarteak antolatutako simulakroa izango da, eta Aloña Mendiko Espeleologia Taldea izango da laguntzailea; berak egingo ditu azpiegitura lanak. Hau da, AMETek prestatuko ditu lokalak, kobako putzuak instalatuko ditu eta baita kobako ibilbideak balizatu ere.

100 lagun 

Urtean behin antolatzen dute horrelako simulakro bat Euskal Herriko koba ezberdinetan, eta aurten, Oñatiko Gesaltzan egingo dute.

Guztira 100 bat lagunek hartuko dute parte simulakro horretan. Parte hartuko duten taldeak dira: EEL espeleologoak, Gurutze Gorriaren mendi unitatea, Gipuzkoako DYA, Bizkaiko suhiltzaileak, Toledoko suhiltzaileak, Ertzantzako brigada mugikorra eta beste herrialde batzuetako espeleologoak.

ETEOtik Gesaltzara

Erreskate simulakroaren praktika zapatu goizean hasiko da, 09:00etan. Eteo eraikinean jarriko dute kontrol gunea eta hantxe elkartuko dira sorosle denak. Handik kontrolatuko da simulakro guztia, horretarako erabiliko dituzten aparailu ezberdinekin: talkie-ak, tedrak eta koba barruko telefono linearekin. Horrela, Eteo bertatik koba barruraino komunikazioa egongo da aginduak bidaltzeko. AMETek, bide batez, eskerrak eman gura dizkio Udalari instalazioa uztearren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak