Nafarroa Oinez festarako autobusa antolatu du Txantxiku Ikastolak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urriaren 15a

Domekan egingo da aurtengo Nafarroa Oinez festa Tuteran eta hara joateko autobusa antolatu du Txantxiku Ikastolak. Txartelak eguna arte egongo dira salgai ikastolan.

Autobusean joateko txartelen prezioak dira:

  • 12 euro langileak
  • 8 euro adin txikikoak eta langabeak

Autobusa 07:30ean aterako da postetxe ondoko autobus geltokitik. Ikastolako guraso, langile eta laguntzaile batzuk zirkuituko txosna batean egingo dute lana, eta horregatik jarri dute hain goiz irteera ordua.

Bueltako autobusa 19:30ean aterako da Tuteratik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak