2013an eta 2014an Gipuzkoako autobus emakidak berritu behar ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Emakidak berritzeko, herritarrekin hitz egin nahi du Aldundiak, herritarren beharrak entzun eta behar horien arabera aterako dituzte datozen urteetarako garraio zerbitzuak. Herritarrek eskualde barruko zerbitzuez, eskualde arteko loturaz, eskualdea hiriburuarekin lotzen duten zerbitzuez, autobusen maiztasunaz, ibilbideez eta ordutegiez hitz egin ahal izango dute.