Martxa 9:10 inguruan hasi dute; Urtiagainera igo ziren Lamiategitik, bertatik Arrikrutz baserrira eta Araotz ingurura. Ibilbide oso polita egin dute aurtengoan, eta batzuek gogor xamarra izan dela aitortu arren, denok gozatu dute mendi bizikleta martxaz.
Minbizia eta bizikleta
Bizikletaren erabilera sustatzeko eta Aspanogi elkartea, Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea, ezagutzera emateko ere hainbat ekintza egin zituzten egunean zehar Oñatin. Aspanogi elkartearentzat dirua batu dute, besteak beste, martxako inskripzioko euro batekin eta Markel Irizarren Trek taldeak emandako mendi bizikleta bat zozketatuz. Markel Irizarren arabera, "aurtengo helburuak bete ditugu, beraz datorren urtean bueltan egongo gara".