Foruen plazan hasi eta herriko kaleetan zehar ibili ostean heldu zen manifestazioa Guardia Zibilaren kuartel aurrekaldera. Ertzaintzaren bi furgoneta ere hantxe ziren, eta ertzainetako batzuk furgoneta kanpoan zeuden. Manifestariak gelditu egin ziren han, eta Fan Hemendik ohikatu zuten, etengabe, hiruzpalau minutuz, txalo eginez tarteka. Handik herriko plazara abiatu ziren berriro, eta hantxe bukatu zen.
Manifestazioa hasi aurretik, baina, elkarretaratzeak egin zituzten Oñatiko eta bailarako beste eragile batzuk kuartelaren aurrekaldean.