Haurrendako musika tailerra egingo dute Ulman aste honetan. Bazkideen eta langileen seme-alabei (hamar urtera arteko haurrei) zuzendutakoa izango da. Bi orduko bi saio egingo dituzte, Harituz kultur elkarteak gidatuta. Bihar, 17:00etan, musika tailerra egingo dute. Haurrek ipuin baten bidez landuko dituzte, besteak beste, erritmoa eta doinua gurasoek lagunduta. Hilaren 17an bestalde, eginiko lana jendaurrean erakutsiko dute. 17:30ean elkartuko dira haurrak entsegurako. Emanaldiaren ondoren, marrazki lehiaketako sari banaketa egingo dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.