Larrañako pilotalekua herritar guztiek erabiltzeko moduan

Irati Goitia 2013ko urr. 11a, 16:20

Urtebeteko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Larraña institutuak bertako pilotalekua erabiltzeko aukera herritarrei zabaltzeko. Eskola egun eta orduetan Larraña institutuak bakarrik erabili ahal izango du. Hortik kanpora erabili ahal izango dute herritarrek.

Lankidetza hitzarmena sinatu dute Udalak eta Larraña institutuak bertako pilotalekua erabiltzeko aukera herritar guztiei zabaltzeko. Urtebeteko hitzamena dela zehaztu digu Ainhoa Anton kirol zinegotziak.

Ordutegia

Eskola egun eta orduetan Larraña institutuak bakarrik erabili ahal izango du (irailaren 1etik ekainaren 30era, astelehenetik egubakoitzera, 8:00etatik 17:00etara). Ordu eta egun horietatik kanpora, baina, edozein herritarrek (14 urtetik gorakoek), kirol elkarte edo taldek erabili ahal izango du instalazioa. Eskolako opor egunetan (Gabonak, Aste Santua, eta uztaila eta abuztua) egun osoz egongo da zabalik herritarrentzako (9:00etatik 21:00etara).

Erreserba egin behar da

Pilotalekua erabiltzeko eskaera egin behar da aurretiaz. Zubikoa kiroldegian egin behar da, gutxienez 24 orduko aurrerapenarekin. Instalazioaren erreserba hori egiteko ezinbestekoa izango da dagokion tasa ordaintzea kiroldegian bertan (hurrengo osoko bilkuran onartuko dituzte tasak). Behin ordainduta, ezingo da erreserba baliogabetu.

Araudia

Pilotalekua erabiltzeko eskaera egin duen pertsonak eskatu beharko du giltza kiroldegiko sarreran,  erabiliko den egunean bertan. Behin erabilita, atea itxi eta kiroldegira eraman beharko da giltza berriro ere.

Bestalde, Udala ez da bertan gerta daitezkeen ezbeharren erantzule egingo, instalazioaren egoera okerrak ez badu zerikusirik izan. Hala, eskaera egiten duen pertsona izango da baita instalazioari ematen zaion erabileraren erantzulea (adin-txikikoen kasuan, hauen guraso edo ordezkari legalak). Kirol elkarte eta taldeen kasuan, beraiena izango da ardura, eta erantzukizun zibileko poliza eduki beharko dute. Ikusleek instalazioetan egin ditzaketen ekintzen gaineko erantzukizuna ere erakunde antolatzaileena izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak