Aurten ere hiru gai jarri ditu aukeran. Horietako bat, Gizakia mendian izenekoa da. Gizakiak mendian egiten dituen aktibitateak (konpetizioak ezik) erakusten dituzten argazkiak aurkeztu daitezke sail horretara: alpinismoa, mendi eskia, trekking-a, korrika, eskalada, parapentea eta mendi bizikleta izan daitezke adibideetako batzuk.
Mendi ingurunean sailean, berriz, mendiko ingurua erakusten duten argazkiak jaso gura dituzte, hala nola, mendiak, mendi txikiak, basoak, errekak, faunak eta antzerakoak.
Hirugarren saila Gizakiaren eragina mendian da, eta horra mendiko inguruneak gizakiarengatik jasaten dituen gehiegikeriak salatzen dituzten argazkiak bidali daitezeke.
Argazkiak aurkezteko azken eguna domeka da, urriak 13, eta internet bidez bidali daitezke, www.concursosdigitales.com atarira edo aloñamendi.mendiABILDUAgmail.com helbidera.