Saio horietan, hiru galdera hauen erantzunak landuko dituzte: euskaraz jakin bai, baina gaztelaniara jotzeko joera duzu? Egoera jakin batzuetan ohartu gabe hizkuntzaz aldatzen duzu? Umeei euskaraz egiten diezu, baina nagusiekin nahiago gaztelaniaz?.
Emun izango da tailerraren gidaria, eta helburua da euskararen erabileran eragiten duten faktoreei buruzko prestakuntza hartzeaz gain, nork bere iritzi eta usteak azaltzea, pentsamendua garatzea. Tailerrak izaera praktikoa izango du eta edukiak hartzaile eta taldearen ezaugarriei egokituko zaizkio. Zaintza zerbitzua eskainiko zaie, horrela eskatzen dutenei, Txaloka ludotekan.