Korrika egiten hasi gura baina nola hasi ez dakienendako ikastaroa izango da running zerbitzua. Korrika egiten hasi gura duten herritarrei begira jarritako zerbitzua da. Astean birritan elkartuko dira; astelehenetan eta eguaztenetan, 18:15ean. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek, 45. Ikastarorako izenematea zabalik dago dagoeneko eta taldea osatzen dutenean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
Gazte-kirola
Gazte-kirola deituriko zerbitzua, DBHko ikasleei zuzenduta dago, 13 eta 16 urte bitarteko gaztetxoendako, alegia. Honen helburua da lagun artean kirola eginez, ondo pasatzea. Horretarako, izena ematen dutenek, irakasle profesional baten laguntzarekin diseinatuko dute saioetan landuko dituzten kirolak eta praktikak. Astean behin elkartuko dira, martitzenetan, 18:30etik 19:30era. Urriaren 18a aurretik eman behar dute izena interesatuek eta zerbitzua azaroaren 5ean hasiko dute. Bazkideendako prezioa da 14 euro eta ez bazkideendako, 20,75 euro.
Patinajea
Patinatzen erakusteko zerbitzua, berriz, bi mailatan eskainiko dute: hastapen maila eta hobekuntza maila. Astean birritan emango da ikastaroa, martitzenetan eta eguenetan, 19:00etatik 20:00etara. Lehen hiru hilabeteetan hastapen maila landuko dute, eta hurrengo hiruretan, hobekuntza maila. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta ez bazkideek, 45 euro.
Bestalde, astelehenean hasiko dira ur jardueretako ikastaroak igerilekuan.