Midi D'Ossau-ri bira emateko irteera antolatu du Aloña Mendik urrirako

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urr. 6a, 13:25

Urriaren 19-20 asteburuan egingo dute irteera eta hilaren 9tik 16ra eman behar da izena Aloña Mendiko bulegoetan.

Aloña Mendiko Mendi sailak urrirako antolatu duen irteera Pirineoetara izango da. Urriaren 19an eta 20an egingo dute irteera. Lehendabiziko egunean Midi D'Ossau inguruan ibiliko dira. Portaletetik abiatu, Pombie-ko aterpetxetik pasatu, Suzon lepora heltzeko. Handik Bious Artigues-era jaitsiko dira, Liouko lepora igotzeko gero. Amaieran, Portaletera jaitsiko dira berriz. Bigarren egunean, hilaren 20an, Formigal izango da abiapuntua. Garmeteko lepotik Anayateko lakutara joango dira, Vértice de Anayet tontorreraino. Rinconadako Canal Roya haranetik Canfranc-era izango da jaitsiera.

Hilaren 9tik 16ra eman behar da izena. Bazkideendako prezioa da 55 euro, ez bazkideendako, 65 euro eta langabetuendako, 45.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak