Euskal talde ezagunen abestiak hartu eta haien bertsioak grabatu ditu azken diskoan Ruper Ordorikak. Talde aukeraketa zabala egin du: Hertzainak, Itoiz, Kortatu, Koska, Txomin Artola, Errobi, Oskorri, Xabier Lete, Delirium Tremens, Jean Mixel Bedaxagar, Balerdi Balerdi eta Mikel Laboa. Azukre koxkorrak jarri dio izena hamabi abestiz osatutako diskoari eta jada entzungai dago Interneten.