Kilometroetako Erronkan izango dira oñatiarrak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko urr. 4a, 13:31

Txantxiku Ikastolako ikasle taldetxo batek parte hartuko du datorren domekan Tolosan egingo den Kilometroak festaren barruan burutuko den Erronka lehiaketan.

Gipuzkoako ikastoletako DBH3 eta DBH4 mailetako gaztetxoendako lehiaketa da eta egun guztian zehar buruko da. Proba biziak gainditu beharko dituzte, taldeka. Ikasleen abilezia, indarra eta abiadura neurtuko dira batetik, eta buruargitasuna, jakintza orokorra eta euskalzaletasuna ere bai, bestetik: eskalada, matematikako ariketak, tirolina, tribial galderak, memoria proba ... egin beharko dituzte.

Bestalde, autobusa ere antolatu du Txantxiku Ikastolak Kilometroak festara joateko. 08:15ean aterako da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak