Txantxiki Egunarekin, jaiak primeran igarotzen ari dira oñatiarrak

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko ira. 30a, 19:26

Gaur, astelehena, Txantxiki Eguna da Oñatin eta haur, gaztetxo eta gurasoentzat ekitaldi bereziak daude egun guztian zehar. Urtean zehar jaiotako haurrei ongietorria egin diete eta jota taldearen kontzertua ere izan da eguerdian. Ondoren, Gaztelekuan umeekin bazkaria egin dute estreinakoz eta 50 lagun inguru elkartu dira.

Gogotsu ekin diete oñatiarrek aurtengo san Migel jaiei. Zapatuan Txntxikuaren jaitsierak eman zien jaiei hasiera Txosnagunean, baina aurten, txantxikua ez da parrokiako kanpandorretik jaitsi den bakarra: izan ere, Nafarroako bandera ere zintzilikatu zuten, ke gorriz dotoretuta. Behin txantxikua eta bandera, biak jaitsita, festak eztanada egin zuen.

Ohiturei jarraituz, San Migel egunaren bezperan danbor hotsek hartu zuten Oñatin eta zapatukoa inoiz baino zaratatsuagoa izan zen, jendetsuena ere izan zen eta: 450 pertsona irten ziren danborradan.

Jendetsuena bai, baina ohi baino motzagoa ere bai: megafonia arazoak tarteko, ibilbide motzagoa egin behar izan zuen danborradak. Horrek baina ez zuen parte-hartzaileen festarako gogoa zapuztu.

Atzo, domeka, urteroko ohiturari jarraituz, udal musika bandak konztertua eskaini zuen, aurten ere lazarragako lorategian, eta gozatu ederra hartu zuten bertara joandakoek.

Eta umeek ere ederki pasatu zuten Etxaluze inguruan jarritako jokoekin.

Etxeko txikienak protagonista dituen gaurko Txantxiki Egunak emango die amaiera jaien lehen txanpari, eta oñatiarrek lau egun izango dituzte datorren asteburua baino lehen atseden hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak