Oñatiko Udal Bandaren kontzertu arrakastatsua Lazarraga lorategian

Jagoba Domingo 2013ko irailaren 29a

San Migel eguneko zita berezia izan ohi da Udal Bandaren kontzertua, bada , oñatiarrek ez dute kale egin gaurkoan. Jende asko hurbildu da eguerdian Udal Bandaren jaietako kontzertua ikustera. Gainera, aurten Lazarraga lorategian egin dute lehenengoz, eta ikusleek gozatu ederra hartu dute. Kontzertu bat ikusteko leku oso atsegina dela aipatu dute, eta horrez gain, Udal Bandak aukeraturiko kantu sorta oso egokia dela esan du batek baino gehiagok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak