Hala ere, jendetsuena bai, baina arazo teknikoek eta eguraldiak festari distira kendu zioten. Megafoniaren arazoak tarteko, ibilbide motzagoa egin zuen danborradak, Bidaurretatik Euskadi etorbidera, hortik Kale Barrira eta plazara zuzenean.
Plazan bertan ere, soinu arazoak izan zituzten. Izan ere, banda udaletxeko arkupean jarri zen, eta plazako beste aldean zegoen Txosna Batzordeko konpainiak apenas ez zuen musika entzuten. Euriak ere egin zuen agerraldia bukaera aldera, hala ere, San Migel ereserkia gogotsu jo zuten oñatiarrek danborradari amaiera emateko asmoz. Hala ere, Txosna Batzordeko konpainiak beste bi pieza jo zituzten Trikitxarangaren laguntzarekin, Txispun eta Kalera Kalera. Hala, beste urte batez danborrada sasoi onean dagoela erakutsi zuen.