Txantxikuaren jaitsierarekin bat hasi dira aurtengo San Migelak Oñatin. Aurten baina, txantxikua bakarrik ez, elizako kanpandorretik Nafarroako bandera zintzilikatu dute. Txosnagunea jendez bete da eta txarangarekin bat, animatzen joan dira oñatiarrak. 'Txantxikuak potxonia xaon/k' leloarekin hainbat txartel banatu dituzte txantxikua jaitsi bitartean, eta esan bezala, ibilbidea bukatu bezain laster parrandarako gogoa piztu da Oñatin. Orain baina danborrak gogoz astintzeko indarrak hartzeko txanda heldu da; beraz, ondo afaldu ondoren, hurrengo zita 23:00ean hasiko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.