Goizeko lehen orduetatik aritu dira dena prestatzen: "Goizetik aritu gara lurrean armarria izango zena markatzen. Armarri hori kolore ezberdinekin betetzen joan gara eta horrek pazientzia eskatzen du, batez ere hasieran sartu direnendako. Kosta zaigu, baina nahiko ondo joan dela esango nuke", esan digu Losadak.
"Dimentsioa, tamaina eta garrantzia" erakusteko
Mosaikoa sortzearen helburua ekarri digu gogora Aloña Mendi kirol elkarteko kideak: "Helburua bakarra izan da: erakustea klub honek zein dimentsio, tamaina eta garrantzia duen herrian, lotura estua duela. 15 sail ezberdin ditu uneotan eta, era batera edo bestera, herri osoa dago inplikatuta klubarekin".