Biharko prentsaurrekoan parte hartzeko deia egin dute Libre plataformatik

Irati Goitia 2013ko ira. 26a, 17:44

Bihar, egubakoitza, prentsaurrekoa deitu dute Libre plataformatik, urrian hasiko diren gazte independentisten eta herriko tabernen auziak direla-eta. Foruen plazan egingo dute 19:30ean.

"Espainiar estatuaren ofentsiba errepresiboak ez du etenik, eta horren adibideak urrian hasiko diren makroepaiketak dira", adierazi dute plataformatik.  Batetik, urriaren 14an hasiko da Segi taldeko kide izatea leporatzen dieten gazteen aurkako epaiketa. Eta bestetik, urriaren 17an herriko tabernen auziari ekingo diote. "Prozesatuen artean, 110 herriko taberna eta elkarte, eta Batasunako 37 militante daude. Horretaz gain, elkarte guztietako lehendakariek deklaratzera jo behar dute", zehaztu dute. Bestalde, jakitera eman dute baita 2002. urtetik dagoela enbargatuta Oñatiko Arrano taberna.

"Guzti honen aurrean, inoiz baino garrantzitsuagoa da herri erantzun sendo bat ematea", adierazi dute. Hala, herritarrak animatu nahi dituzte biharko elkarretaratzean parte hartzera. Foruen plazan izango da 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak