Espainiako bandera udaletxean eta areto nagusian jarri beharko da

Irati Goitia 2013ko ira. 25a, 19:49

Euskal Autonomia erkidegoko auzitegi nagusiko administrazioarekiko auzi salak eman du epaia eta Espainiako bandera udaletxeko fatxadan eta areto nagusian jarri  beharko da. Bihar izendatuko dute organo betearazlea osoko bilkuran eta ordutik bandera jartzeko bi hilabete izango dituztela interpretatzen dute Udaletik.

2011ko abuztuan, Espainiako Gobernu ordezkariak eginiko errekerimendua jaso zen udaletxean. Hor zehazten zen udaletxeko fatxadan eta barrualdean preferentziazko toki batean jarri beharko zela Espainiako bandera.

Gaia auzi bidean sartu zen, Estatuko Abokatuak auzi-helegitea jarri zion-eta Udalari. Hala, ia bi urte joan dira maila ezberdinetako epaitegietan errekurtsoak jarri eta gaia berraztertzen. Azkena, Euskal Autonomia Erkidegoko auzitegi nagusiko administrazioarekiko auzi salaren sententzia izan da. Horren arabera, Espainiako bandera udaletxeko fatxadan eta areto nagusian jarri beharko da.

Biharko Osoko Bilkuran izendatuko dute gai honetako organo betearazlea nor izango den, hau da, nor izango den arduraduna. Behin hori erabakitzean, bandera jartzeko bi hilabeteko epea izango dutela interpretatzen dute Udaletik. Bestalde, gaiaren jarraipena egiteko lan talde bat eratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak