Kontatu dutenez, 15 bat ordu pasa dute disko horren grabaketan; "lan gogorra baina aldi berean esperientzia polita" izan da, adierazi du abesbatzako zuzendari Biainek. 40 bat haur-gaztek hartu dute parte, Aitor Biainen zuzendaritzapean, eta Eli Mendiarazen (pianoa) eta Iñaki Letamendiaren (bateria) laguntzarekin.
Diskoa abenduan kaleratuko dute abesbatzaren X. urteurrenaren ekintzen barruan. CD horrek ere DVD bat ere izango du (bideoklip, dokumental eta argazki galeriarekin).