Mosaiko erraldoia egingo dute Aloña Mendikoek zapatuan

Miren Arregi Amasorrain 2013ko ira. 23a, 18:10

Aloña Mendi kirol elkartearen inguruan dabiltzan guztiak batu nahi dituzte zapatuan mosaiko erraldoia egiteko. Hala. ez da kirolariei eginiko deialdia soilik, antolatzaileek Aloña Mendirekin harremana duten guztiak animatu nahi dituzte.

"Gure helburua da Aloña Mendi elkarteak mugitzen duen jende guztia elkartzea eta kopuru handi hori irudikatzea mosaikoaren bitartez", adierazi digu antolakuntzan diharduen Aratz Losadak.

500 lagun

"Ez da Aloña Mendiko kirolariei eginiko deialdia soilik; laguntzaile, kolaboratzaile edo zuzendaritzan dabiltzan edo ibili diren guztiei egiten diegu dei. Aloña Mendiren nolabaiteko harremana duten guztiei", zehaztu digu Losadak. Hala, herritar guztiak animatzen ditu zapatuan 12:00etan egingo den mosaikoan parte hartzera. 500 lagun elkartzea espero dute. "Nik uste dut jende asko etorriko dela, baina badakit talde batzuek hasi dutela denboraldia dagoeneko, adibidez, futbolekoek. Beraz, ordu horretan izaten badute partidua ezin izango dira etorri. Horregatik animatu nahi ditugu baita inguruan dabiltzanak. Esaterako, beti laguntzen dabiltzan gurasoak", esan digu Losadak.

Koloretako mosaikoa

"Ezkutua egitea zaila izango da, batez ere, forma ematea, baina saiatuko gara. Dagoeneko marraztu dugu paperean eskalan eta zapatuko ekitaldirako egingo duguna da hori lurrean marraztu. Ondoren, jendea gainean kokatuko da eta dagoen tokiaren arabera, kolore bateko edo besteko paper zati bat izango du", azaldu digu Losadak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak