Lan ona egin dute debagoiendarrek Basoko Arku-tiroko txapelketan

Leire Kortabarria 2013ko ira. 23a, 00:00

Eguraldi bikainarekin jokatu da gaur, domeka, Basoko Arku-tiroko Euskadiko Txapelketa, 5. San Migel Sari, Oñatiko Txantxiku Arkulariak taldearen eskutik. Debagoiendarrek lan txukuna egin dute.

Hauek izan dira emaitzak:

Emakumeetan:

Arku biribildua:
1. Ana Gomez, Aurrera taldekoa, Gasteiz, Euskadiko txapelduna
2. Ana Cerro, Ordizia
3. Irune Lacalle aretxabaletarra, Ordizia taldekoa

Gizonezkoetan:

Arku biribildua:
1. Juan Gomez, Castro, Kantabria
2. Ignacio Noguera, Legazpiko Luma taldekoa, Euskadiko txapelduna
3. Mauri Gavilan, Donostiako Diarco taldekoa

Arku zuzena:
1. Andres Martinez, Abantoko Gezaleriak taldekoa, Euskadiko txapelduna
2. Jorge Carrasco, Amurrio taldekoa
3. Mikel Sojo, Gasteizko Aurrera taldekoa

Arku librea:
1. J.R. Arbizu, Beasaingo Igartza taldekoa Euskadiko txapelduna
2. Johnny Tamayo, Ordizia taldekoa
3. Koldo Elorza, Txantxiku Arkulariak taldeko oñatiarra

Arku biluzia:
1. Jesus Cuadrado, Ordizia taldekoa, Euskadiko txapelduna 
2. Kepa Urzelai, Txantxiku Arkulariak taldeko oñatiarra
3. Iñaki Odriozola, Txantxiku Arkulariak taldeko oñatiarra

Arku mekanikoa:
1. Iraitz Gutierrez, Ordizia taldekoa
2. Ion Cuadrado, Ordizia taldekoa
(hemen ez da kuporik egon Euskadiko txapelketa jokatzeko)

Guztira 53 arkularik hartu dute parte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorri da jendea, eta bat, Kantabriatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak