Haritz Arregi eta Garazi Amilleta zaldi gainean, eta gainontzeko guztiak atzetik, beti bezala 18:00ak puntuan zirenean atera zen Oñatiko umeen danborrada San marina plazatik. Oñatiko kale nagusiak zeharkatu, eta plazan bukatu zuten emanaldia. Ikusleak zein protagonistak, pozik ikusi genituen guztiak.