Asier Guridi oñatiarra atxilotu dute Venezuelan

Leire Kortabarria 2013ko ira. 21a, 12:18

Asier Guridi Zaloña oñatiarra atxilotu zuten atzo, egubakoitza, Venezuelan, herrialde horretako, Espainiako eta Frantziako poliziek. 2001etik ihes egina zegoen, Ekin auzia zela eta. Hain zuzen, Servicio Bolivariano de Inteligencia Nacional (SEBIN), Espainiako poliziak eta Frantziako auzitegi-poliziaren Terrorismoaren aurkako Azpizuzendaritzako kideek atxilotu dute Guridi.

Espainiako Barne Ministerioak esan duenez, atxiloketa "mugarria" da "nazioarteko terrorismoaren aurkako elkarlanean", izan ere, lehenengo aldiz batera jardun dute Europako Batasuneko eta Iberoamerikako herrialdeek.

Espainiako Barne Ministerioaren arabera, Guridi ustezko nortasunarekin bizi zen Venezuelan.

2001ean alde egin zuen Euskal Herritik Guridi Zaloñak, Xoxua delako komandoa legez desegin zutenean eta haren izena Ekin erakundearekin zerikusia zuten pertsonen zerrenda baten agertu zenean.

Asier Guridi Zaloña Oñatin jaio zen 1969an. 1987 eta 1992 urte artean hainbat ekintza leporatzen zaizkio, batez ere Oñatin. 1992an atxilotu zuten eta 1997ra arte kartzelan egon zen. 2007an, Parisko Instantzia Goreneko Auzitegiak bi urteko kartzela zigorra ipini zion, ETAren logistikako kide izatea egotzita. 2009an, Europako Atxiloketa Agindua eman zen haren kontra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak