Txakurrarekin eta ardiekin duten abilezia erakusteko gogoz

Mireia Bikuña 2013ko ira. 20a, 15:41

54. Nazioarteko artzain-txakur txapelketa domekan jokatuko dute. 11:00etan, Santa Lutziako zelaian egongo dira 12 protagonistak Edo zehatzago esanda, 24 protagonistak. Artzainak eta txakurrak. Azken finean, bien arteko lana izango da nagusi eta ikusgai. Besteak beste, Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako eta Kataluniako txapeldunak egongo dira. Aurten ez da Debagoieneko ordezkaririk egongo. 

Txapelketan ez dago berrikuntzarik. "Egia esan, urtetik urtera daukagun berrikuntza parte-hartzaileak dira. Eta horietako asko urtez urte errepikatzen dira", esan digu Jose Mari Bengoa antolatzaileak. 

Txakurrek bi froga egin beharko dituzte. Lehenengoan artzainaren aginduei kasu eginez, artaldea hartu eta zelaiaren erdian dagoen hesitik pasa beharko da. Ondoren zelai barrenean dagoen makila baten ondora eramango du artaldea, eta bukatzeko epaimahaiak adierazitako hesitik pasa beharko da: eskuinetik edo ezkerretik.

Bigarren ariketan, banderatxoekin egindako bidetik joan, artaldea hartu eta erdian dagoen eskortan sartu beharko du. Ariketa bukatzeko, ardiak eskortatik atera beharko ditu.

Nazioarteko artzain-txakur txapelketak bi sarrera ditu: Berezaotik eta San Martinekin. Azken horretan, umeen gozamenerako pottokak egongo dira. Sarrerak hiru euro balio du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak