Biharko, mendi irteera antolatu dute, goizean. 12:00etan hasita, berriz, puzgarriak eta jolasak izango dira institutu aurrealdean eta 13:00etan, trikitilari eta bertsolariak. Horren ostean, bazkaria Unibertsitateko plazatxoan eta arratsaldean mus txapelketa, bertsoak eta trikitilariak.
Domekan, hildako bazkide guztien aldeko meza Agustinoetan eta ondoren, luncha.