Kirol hitzorduz beteta dator asteburua

Irati Goitia 2013ko ira. 20a, 11:39

Kirola gustuko dutenek izango dute non gozatu asteburu honetan. Izan ere, San Migel jaiak direla-eta hainbat eta hainbat dira kirol hitzorduak: tenisa, golfa, pilota, txirrindularitxa proba eta Euskadiko Arku Tiroketa Txapelketa.

Euskadiko Arku Tiro txapelketa domekan izango da Zozopasen, V. San Migel sariarekin batera. "Proba bakarrean jokatuko dira sari biak. Goiz osokoa izango da proba. 09:30ean hasiko da, eta eguerdira arte iraungo du", zehaztu digu Txantxiku Arkulariak taldeko Gorka Bikuñak. Ikustera doazenendako mezua: "ez daitezela bakarrik ibili basoan; badaezpadako neurri da".

Bizikleta gainean

Bihar Lehendakari txapelketarako puntuagarria den 26. Oñatiko txirrindulari proba jokatuko da, 10:30etan Olakuatik hasita. Antolatzaileek aurreikusten dute 100 kilometroko lasterketa 13:00ak aldera amaituko dutela. Tartean, ziklistek Udanako, Aztiriako eta Atagoitiko gainak gainditu beharko dituzte.

Askotariko kirolak

Aloña Mendiko pilota sailak antolatuta, 30. Mikel Deunaren pilota txapelketa jokatzen dabiltza eta bihar izango dira finalaurrekoak Zubikoan, 17:00etan hasita. Gazteetan, Arteaga eta Sarasa Elordi eta Otaduiren aurka lehiatuko dira. Eta afizionatuetan, Onsalo eta Telletxea arituko dira Arrieta eta Peñasen aurka.

Golf zaleek ere badute hitzordua Ireloren: zapatuan gaztetxoenak lehiatuko dira, 17:30ean, eta domekan nagusiak, 10:30ean. Oñatitik ez ezik, kanpotik ere espero dute jendea antolatzaileek.

 31. San Migel tenis txapelketa ere jokatuko da Zubikoan bihartik aurrera; bakarka eta bikoteka.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak