Jende ugari "Barruko arrastuak" dokumentalaren aurkezpenean

Iure Eizagirre 2013ko ira. 19a, 16:30

Atzo aurkeztu zuten Barruko arrastuak dokumentala kultur etxeko zinema aretoan. Jende ugari bildu zen aurkezpenean eta batzuek eskaileretan eserita edo zutik ikusi behar izan zuten torturak salatutako bost oñatiarren testigantza.

Gotzon Osinagak, Koldo Guridik, Isabel Atxak, Joxe Mari Zugastik eta Iker Loitik azaldu dute dokumentalean euren atxiloaldian bizi izan zutena: kolpeak eta gehiegikeria fisikoak zein psikologikoak. Euren oroitzapenak ez ezik, senideek nola bizi izan zuten ere agertzen da dokumentalean.

Julen Arzuagak Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiaren izenean hartzen du parte ikus-entzunezkoan eta torturaren arrazoiak azaltzen saiatzen da. Jaiki Hadi medikuen erakundeko Oihana Barriosek, berriz, torturatzaileen izaera aztertzen du, besteak beste.

Oñatiko Euskal Memoria taldearen proiektua

Barruko arrastuak dokumentalak Oñatiko Euskal Memoria taldeak egindako frankismotik gaur egunera arteko atxilotuen zerrenda du oinarri. Horren arabera, epe horretan 168 pertsona atxilotu zituzten Oñatin eta horietako 59k torturak salatu zituzten.

Proiektua, beraz, memoria historikoa berreskuratzea helburu duen Oñatiko Euskal Memoriak egina da. Ekoizpena, berriz, Irudiz komunikazio taldearena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak