Hainbat ikastaro antolatu dituzte erretiratuek Pake Lekun

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko ira. 16a, 15:42

Ikastaroek arrakasta handia izaten dute Pake Lekun, eta dagoeneko prestatu dute 2013-2014 ikasturteko ikastaroen egitaraua. Hilaren 27ra arte eman daiteke izena, erretiratuen elkartean bertan.

Hauexek dira erretiratuendako Pake Lekun antolatu dituzten ikastaroak: dantza, puntua, bitxiak nola egin, orratz lanak, euskal dantzak, euskara, solfeo, informatika maila ezberdinak, marrazketa akuarel eta paste teknikak erabilita, yoga, irakurketa eta memoria tailerra.

Interesa duenak hilaren 27a aurretik eman behar du izena Pake Lekun.

Erakusketa

Eskulan ikastaroetan egindako lanak, erakusgai jartzen dituzte gero. Pasa den astean, esaterako, aurreko ikasturtean egindako lanak erakutsi dituzte elkarteko areto batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak