Aloña Mendik irabaztea merezi izan du

Mireia Bikuña 2013ko ira. 15a, 22:28

Oñatiarrek lehia goitik behera menderatu dute, eta gol aukera asko sortu dituzte. Baina atezainaren aurrean ez dira fin ibili eta galdu egin dute Real Unionen kontra: 2-3. Talde itxura sendoa erakutsi dute Azkoagainen.

ASTE BUKAERAKO KIROL KRONIKAK

Azkargortaren taldeak norgehiagoka osoa jokatu du. Ondo defentsan eta erasoan. Jokaldi gehienetan arriskua eta gol aukerak sortuz. Sei bat aukera garbi izan dituzte, baina lehen gola Real Unionek sartu du 26. minutuan. Aloña Mendik berdindu egin du 30.ean eta aurretik ipini da 40.ean.

Markagailuari buelta

Bigarrenean ere aukerari garbienak oñatiarrendako izan dira, baina golak irundarrek egin dituzte. Binako berdinketarena 75. ean  eta hirugarrena 80.ean. Kolpe latza izan da Aloñarendako, baina berdintzeko aukera laukoitza izan du 90. minutuan. Lau erremate egin dituzte jokaldi berean. Haietako bi Alejandro atezainak desbideratu ditu. Duda barik, bera izan da partiduko protagonista.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak