Eulateri buruzko mahai ingurua eta pintura txapelketa jardunaldietan

Ander Larrañaga 2013ko ira. 15a, 19:07

Zapatuan ospatu ziren Arantzazun Xabier Alvarez de Eulate margolariaren omenezko jardunaldiak Arantzazun.

Arantzazuko basilikaren beirateen sortzailea omentzeko antolatu dituzte jardunaldiak Arantzazu Gaur fundazioak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak: horretarako, bere lan batzuen eta orokorrean bere artearen inguruko mahai ingurua egin zen eta pintura txapelketa bat egon zen egunean zehar.

Mahai ingurua

12:00etan hasi zen mahai ingurua Edorta Kortadi, Miguel Angel Alonso, Iñaki Urrezelki eta Juan Mari Martinez de Ilarduiaren gidaritzapean.
Bertan Xabier Alvarez de Eulate margolari frantziskotarraren arteari buruzko hitzaldia eman zuten; aditu hauek euren iritzi eta informazioa gainontzekoekin eta ikusleekin partekatu zituzten.
Ukitu zen gairk korapilatsuena arteak frantziskotarraren  ebanjelizazioan eta alderantziz izan zitekeen eragina izan zen; batak bestea oztopa zitekeenaren beldur zen Alvarez de Eulate, nahiz eta azkenean bien arteko sinbiosia lortu zuen.
Ondoren, Kortadik eta Urrezelkik Eulateren lan batzuk hartu eta bere arteak jasandako eboluzioaren azterketa egin zuten, "Eulateren eboluzioa bistakoa da bere margolanetan" dio Kortadik. Artearen balioaren inguruan ere aritu ziren eta hala azaldu zuen Urrezelkik: "Zerbaitek balio du, horregatik ordaintzen dena. Zerbaitek 1000 euro balio baditu eta 500 eurotan saltzen bada, 500 euro balioko ditu hemendik aurrera". Aipatzekoa da ere, publikoarekin interakzionatu zela; margolanen aztertzera bultzatu zituzten mahai inguruko gidariek.

Pintura lehiaketa

Zapatuan Arantzazura hurbildu zen orok ikus zezakeen hainbat margolari zeudela inguruko txokoak margotzen. Margolariek, 10:00ak eta 12:00ak bitartean izena eman zuten Gandiaga Topagunean eta 17:00ak arte teknika librean inguruko paisaiak margotu zituzten. Aurrerago erabakiko da zeintzuk izan diren irabazleak; izan ere, helduen mailako irabazleak 1500 euroko saritzarra eramango du etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak