Foruen plazan alkate txikiaren agurra egin dute; Jon Irazabal izan da aurtengo alkate txikia. Eta horren ondoren, taldetan banatuta, herriko txoko desberdinetan dantza erakustaldiak egin dituzte ume dantzariek.
Arratsaldean alardea egingo dute eta erraldoi eta txorimaloek emango diete amaiera festa egunari.