Auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Arantzazun, eta gaurtik, egubakoitza, domekara bitarterako egitaraua prestatu dute. Auzo etxean egingo duten patata tortilla lehiaketak eta mus txapelketak emango die hasiera jaiei gaur. Bihar, Aratnzazuko I. mendi bizikleta trabesia, triki-poteoa eta auzo bazkaria egingo dute. Domekan, meza, auzoko presoei omenaldia eta herri kirolak auzo etxean. Umeendako txokoa ere egongo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.