Aurtengo San Migel eta Errosario jaien barruan, mus txapelketako V. San Migel saria jokatuko da. Irailaren 21ean izango da, hurrengo zapatuan. Kale zaharreko plazatxoan izango da txapelketa. Bikoteak 30 euro ordaindu beharko du txapelketan parte hartzeko eta izenematea egunean bertan izango da. Sari asko egongo dira, tartean 200 euro herriko lehen bikotearendako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.