Oñatiko Oñatz taldeko 200 ume dantzariz gain, Oñatin izango dira domekan: Lizarrako Ibai Ega taldea, Antzuolako Oinarin, Sestaoko Salleko, Zumarragako Irrintzi, Zarauzko Jalgi, Arrasateko Txikitxu eta Lore Gazteak, Gernikako Alai, Soraluzeko Urrats, Legazpiko Korosti, Aretxabaletako Leizarra eta aurten lehenengo aldiz etorriko den Zestoako Itxaropena dantza taldeko umeak etorriko dira.
Alkate Txikiaren agurra
Urtero egin ohi duten moduan, aurten ere Arboledan egingo diete ongietorria kanpoko taldeei, 10:15ean. Ogitartekoa jan ostean, alkate txikiaren agurra egingo dute Foruen plazan, 12:00etan. Jon Irazabal izango da aurtengo Alkate Txikia. Segidan, ibilaldia egingo dute ume guztiek herriko kaleetan zehar. Arratsaldean, alardea egingo dute. Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegira joango dira. Bestalde, erraldoiak eta txorimaloak ere ibiliko dira kaleetan gora eta behera. 18:30ean izango da hori.