Arantzazura igotzeko autobus zerbitzua dago gaur

Txomin Madina Milikua 2013ko ira. 9a, 10:40

Arantzazuko Ama Birjinaren eguna da gaur eta jai egun ofiziala izan ez arren, Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua egongo da. 07:30ean irten da Oñatitik lehen autobusa eta ordu erdi geroago beheranzko zerbitzua ere martxan egongo da.

Gaueko bederatziak arte, autobusak ordu erdian behin irtengo dira, baina 09:30etik 13:30ak bitartean autobusak 15 minutuan behin ibiliko dira. Olakuan, Kalegoienean, Korreosen eta Beneditarretan jendea batu ostean, Arantzazura igoko dira.
Santutegiko aparkalekuak betetzen badira gainera, segurtasuna bermatzeko, udaltzainek Arantzazurako errepidea itxiko dute.


Jaurlaritzako ordezkariak

Aurreko urteetan ez bezala, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere egongo dira. Arantzazutik jakinarazi digutenez, "ziurrenik lehendakaria ere" joango da.
Jaurlaritzako ordezkariak bertan egongo direla aprobetxatuz, Etxeratek elkarretaratzea egingo du. Bilkura goizeko 11:30ean hasi eta arratsaldeko ordu bietan amaituko da. Elkarretaratze horretan batutakoek presoen eskubideen alde lan egiteko eskatuko diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak